2018/04/27

TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA

Aste honetan txokolatezko bizkotxoa egin dugu!

YouTube-n bideo bat ikusi dugu bizkotxoa nola egin behar genuen ikasteko.

Ondoren, bizkotxoa egiteko urratsak idatzi ditugu, hau da, errezeta bat egin dugu.


Behin errezeta idatzita, jantokira joan gara osagai guztiekin. Bertan errezetan idatzitako pausuak banan-banan irakurri eta burutu ditugu: arrautza edalontzian bota, olio koilarakada bat bota, irabiatu, ...


Eta amaitzeko.... bizkotxoa dastatu dugu!
Egia esan, ez zaigu oso goxoa atera, baina benetan dibertigarria izan da!
Aurrerago gure errezeta hobetzen saiatuko gara ;) 

2018/04/23

IRAKURKETA ULERKORRA

Irakurtzen ditugun hitzak ulertzeko prozesuan gabiltza.

Txartelak irakurri, irakurritakoa ulertu eta 
bere irudiarekin sailkatu behar ditugu. 

Irakurketa lantzeaz gain, 
ozeanoko, sabanako, basoko eta ohianeko 
animalien izenak ikasten ditugu! 

Begira! 

BALANTZAREKIN JOLASTEN!

Matematika manipulagarria oso dibertigarria da!

Azken asteetan balantzarekin objektu desberdinak pisatzen ibili gara.  Objektu arinak, pisutsuak, ...

Objektu bakoitzaren pisua idatzi dugu gramotan eta gero konparazioak egin ditugu.


Gauza interesgarri batez ohartu gara: 
objektuak handiagoak izan arren ez dute zertan pisu handiagoa izan behar!
Izan ere, plastikozko edalontzia ezabagoma baino handiagoa da tamainaz, baina gutxiago pisatzen du.

EGUZKI-SISTEMA !

Gaurkoan "Unibertsoa" gaiaren inguruan 
egindako azken proiektutxoa erakutsi nahi dizuegu.

Eguzki-sistemaren maketa bat egin dute 
gure 2.mailako artistek.

 Bearen sormenaz baliatuta... 
begira zelako eguzki-sistema originala egin duten!



 Gora zuek!!