2017/12/21

Gure ipuina!


Esan bezala, 2.mailako ikasleek "El cazo de Lorenzo" ipuinaren euren egokitzapena sortu dute.

Ipuina aztertu, hausnarketa egin, euskaratu, PPTko diapositibetan idatzi, irudiak kopiatu eta itsatsi, eta haien ahotsen grabazioak egin ditugu ere! 

Ipuina etxean ikusi eta irakur dezazuen igo dut blogera, baina ez dut lortu ahotsak entzutea..... sentitzen dut! 
Ia denboraz arakatzen eta lortzen dudan!

Disfruta ezazue!



2017/12/14

MAKETA

Ingurunen "Udalerria" gaia landu dugun bitartean... Sestaoko maketa bat egin dute gure ikasle zoragarriek!

Sestaoko kaleetan topatzen duguna islatu nahi izan dugu maketan: errepideak, zebra bideak, espaloiak, kotxeak, semaforoak, eraikinak, zuhaitzak, lorategiak, pertsonak ...  

Ederto pasatu dute maketa Aneren laguntzarekin egiten!

Mila esker Ane!!! 

Begira, begira:

 

2017/12/01

Laguntza gelan ere, euskararen alde!!


Gaur, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 
ospatu dugu eskolan.


Ahoa bizi bizi  eta belarriak prest prest  
izan ditzagun beti lagunok!!!




Euskaraz bizi nahi dut!!!!







2017/11/24

Azaroak 25, indarkeriaren aurkako eguna

Gaur indarkeriaren aurkako eguna osapatu dugu Kueton!

Eskola morez tintatu dugu, tratu onen zuhaitza bete dugu, "erre zenituzten" kanta abestu eta dantzatu dugu, ...

Atzo, gaur eta bihar..... INDARKERIARIK EZ!!!!!! 






2017/11/11

Lorentzoren lapikoa!

Ipuin berria lantzen ari gara lagunak!
 
"El cazo de Lorenzo" Isabelle Carrier-en ipuin zoragarria da, aniztasunari eta inklusioari buruzko mezu izugarri garrantzitsua bidaltzen diguna.
 
Ipuinean azaleratzen da desberdintasunak ez duela zailtasuna suposatu behar. Beharreko laguntzekin pertsona orok parte har dezake eguneroko ekintza guztietan eta zoriontsu bizi daiteke ingurukoekin! 
 
Ez ahaztu.... desberdintasunak aberastasuna dakar!!!
 
2. mailako ikasleak ipuinaren moldaketa propioa prestatzen ari dira, amaitzerakoan erakutsiko dizuegu!
 
Bitartean..... ipuinaz gozatu!
 
 
 
 

2017/11/07

Dendari paregabeak!!!

2. mailako ikasleek erosketak egin dituzte gelan!!!

Dirua hartu eta dendetara joan dira.

Denetarik egon da dendetan: janaria, arropa, jostailuak.... 

Euren gustuko gauzak aukeratu eta, noski! ondoren, kutxara ordaintzera joan behar izan dira.... 

Billeteak gora, txanponak behera.... zeinen ondo pasatu duten! Dibertigarria izan da!!!!

Aupa zuek!!!! 

 

Hezurrez gain.....muskuluak ere bai!

Esan bezala,  Jabier eskeletoari muskuluak egin dizkiote gure lagunek: bizepsa, trizepsa, bularrekoak, abdominalak, ipurdimasailekoak eta bikiak.

Poz-pozik daude Erika, Gaizka eta Aimar Jabierrekin, a zer nolako lagun berri bitxia dugun! :)



2017/10/17

Gure eskeletoa!

Natur zientzietan "Gorputza" lantzen ari dira 2.mailan eta honekin batera hezurrak ikasten ari dira: sahietsak, bizkarrezurra, garezurra, besahezurra, kubitua, erradioa, izterhezurra eta tibia.

Horretarako....  begira zelako eskeleto izugarri polita prestatu duten 2.mailako Aimar, Erika eta Gaizkak! 
 


Jabier izendatu dute eta hemendik aurrera gure lagunmina izango da!
 
 


 Hurrengo pausua, Jabierri muskuluak egitea izango da, erakutsiko dizuegu! 

Mila esker Bea zure laguntza ezinhobeagatik!!!

 

2017/09/11

Iraila heldu zaigu....!



Ongi etorri lagunak!!!

2017-18 ikasturtea hasi berri dugu eta iazko martxa jarraituz, noizean behin ikasleekin egiten ditugun ekintzak, lantxoak, proiektuak eta abarrak  blogean jarriko ditugu guztiok ikusgai izateko.

Prest gaude elkarrekin jolasteko, ikasteko, elkarbizitzeko, elkarbanatzeko eta batez ere disfrutatzeko!!

Ikasturte ederra opa dizuegu!

Muaaaaak!



2017/04/15

Suhiltzaile izan nahi dut!


Oraingoan, 2. hiruhilekoan egin dugun proiektu txiki bat erakutsi nahi dizuegu.
Asaadek suhiltzaileei buruz hitz egiten ematen zituen egunak, beraz, aitzakia ederra izan zen lantxo hau egiteko.
Suhiltzaileek burutzen dituzten lanak arakatu genituen interneten, bideoak eta argazki ezberdinak ikusiz. Bestalde, Gasteizko suhiltzaileekin "entxufea" dugunez, benetako parke baten argazkiak eta bideoak ikusi genituen: kamioiak, materialak, arropa bereziak, kirola egiteko guneak, ... Gainera, jolasteko suhiltzaileen kaskoak janzteko aukera izan zuten!
Ondoren, ikasitakoarekin PPT aurkezpen bat sortu zuten haiek testua idatziz eta google-en argazkiak aukeratuz. Behin aurkezpena prest zutenean, gelaz-gela joan ziren euren proiektua ikaskideei aurkezteko.
Guztiz motibatuta aritu dira lan honekin, eta noski, nagusitan denok suhiltzaile izan nahi dute!!! ;)
 
 



Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kanta hau ikasi dugu:

 

2017/04/12

Denok birziklatzera!

 
Berandu heldu bada ere... hona hemen birziklapena lantzeko egin dugun ekintza.
Birziklapena zer den ikasi dugu, baita naturaren zainketarako duen berebiziko garrantzia ere. Hortaz, maila teorikoan ikasitakoa, praktikara eraman genuen, azken finean egiten ikasten da!
 
 Ekintzaren prozesuko argazkiak ikus ditzakezue:
 
 
Lehenengo,
material ezberdinetako
hondakinak elkartu genituen.

Ondoren, hondakinen sailkapena egin genuen.

Plastikoa, latak eta tetrabrikak alde batetik;
papera eta kartoia bestetik;
eta azkenik, beira.

Sailkapena eginda zegoenean,
auzoko edukiontzietara
atera ginen birziklatzera!

Paperak eta kartoiak
edukiontzi urdinera bota genituen.

Beira edukiontzi berdera bota genuen.


Eta bukatzeko,
plastikoa edukiontzi horira bota genuen.
 
 
Ekintza polita izan zen,
poz-pozik parte hartu zuten denok!

Ea eskolan baita etxean ere birziklatzeko ohitura hartzen dugun den-denok.

2017/03/21

20. KORRIKA

TIPI-TAPA TIPI-TAPA 20. KORRIKA BADATOR!

Datorren astean, martxoaren 30ean Korrika Otxandiotik abiatuko da eta apirilaren 9an Iruñera helduko da.
Aurtengo Korrikaren abestia izugarri gustatu zaigu!
Bego Garaik, piktogramekin egokitzapen ederra prestatu du, oso egokia letrak esaten duena ulertzeko eta ikasteko!
Hementxe uzten dizuegu Begok egindako lana, guk beste disfruta dezazuen! 




 Eta badakizue... tipi-tapa tipi-tapa denok korrikara!

Gu ere euskararen alde!

2017/02/17

"Soinuen Kutxa"

Kaixo!
 
Gaurkoan gure "Soinuen Kutxa" erakutsi nahi dizuegu. Ikasturte hasieran sortu genuen eta apurka-apurka  objektu ezberdinekin osatzen ari gara.
 
Gure "Soinuen Kutxa" Montessoriren Soinuen Kutxan inspiratuta dago.  Tigriteando blogetik letren txantiloiak deskargatu, herramintak sailkatzeko kutxa bat erosi, objektuen bilketa egin... eta erabiltzeko prest!
 
Irakurketa-idazketa prozesuan murgiltzeko hain garrantzitsuak diren  ikasketak lantzeko balio du:  kontzientzia fonologikoa, entzumen bereizketa, fonema-grafemaren arteko erlazioa, ...
 
Umeei izugarri gustatzen zaie
"Soinuen Kutxa"-rekin jolastea!
 
Hurrengo argazkietan ikus dezakezue:
 
 

 

2017/01/08

Mari eta Martin Txontxongiloak

Lehenengoa aurkezpena!



Laguntza gelako 4.mailako ikasleok, txontxongilo lana burutu dugu hiruhilabete honetan. Zuen gustokoa izatea espero dugu!
---------------------------------------------------------------------------------------
Los alumnos y alumnas de 4º curso del aula de apoyo hemos realizado una obra de marionetas. Esperamos que os guste!

2017/01/04

El club de los valientes




Entzumen eta Mintzaira gelako ikasleok, Pilarren aginpean, antzerki lana burutu dugu. Lan honen bidez ahozko hizkuntza lantzeaz gain, laguntasunaren garrantzia ikasi dugu.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
Los alumnos y alumnas del aula de Audición y Lenguaje, bajo la dirección de Pilar, han realizado esta obra. Además de trabajar el lenguaje oral hemos aprendido el valor de la amistad.