2016/12/28

Sasi guztien gainetik!

Egun on!
 
Gaurkoan lehenego mailako 4 ikaslek egindako antzerkia aurkezten dizuegu.
 
"Sasi guztien gainetik" pikto-ipuina landu izan dugu, eta behin ipuina ondo ezagutzen zutela, pertsonaiak aukeratu, txotxongiloak prestatu eta antzerkia egiteari ekin genion.
 
Prestatu duten lehen antzerkia da eta ez da batere erraza izan. Hala ere, ilusio handiz egindako lana beti ondo ateratzen da! :)  2. hiruhilekoan beste antzerkiren baten murgilduko gara, teknika hobetzen joateko!
 
Disfruta ezazue!
 
 


2016/12/27

Gure ipuin kontalariak!

Kaixo!

Ipuin kontalariak ditugu 1. mailan! :)
 
Azaroaren bukaeran Urtzik eta Aimarrek ipuin bat sortu zuten. Haiek istorioa asmatu zuten eta, gero, PowerPoint batean testua idatzi eta interneten aukeratutako irudiak txertatu zituzten.
 
Ipuinaren izenburua: "Olentzero eta bere lagun berriak" da. Hurrengo estekan ipuina ikus dezakezue:

 
 
Behin ipuina prest zegoela, bere gelakideei eta beste gelako umeei ipuina kontatu zieten. Primeran egin zuten gure txapeldunek!
 
 
 
 


GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!!


Ederto pasa oporretan, familiaz eta lagunez gozatu, asko jolastu, deskantsatu eta urtarrilaren 9an... 
indarberrituta denok eskolara bueltan!



1.mailakoek egindako Olentzeroren eskulanak

Gorputza

Kaixo!
 
Lehenengo mailako ikasleek euren geletan "Gorputza" gaia landu duten bitartean, laguntza gelan hurrengo bideoan ikus dezakezuen ekintza egin dute (bideoak kalitate kaxkarra du asko konprimitu behar izan dudalako blogera igo ahal izateko, sentitzen dut!).
 
Guztion laguntzaz  siluetak irudikatu dituzte; gero, piktogramen ondoan gorputz atalak idatzi dituzte; ondoren, siluetetan gorputz atal horiek dagokien lekuan itsatsi dituzte eta, azkenik, pasabidean jarri dituzte haien siluetak.
 
Ekintza polita bezain motibagarria izan da eurentzako!
 
 
 
 
 

2016/12/04

Laguntza behar duen esku bat.... Emaiogu denok bostekoa!


Kaixo!

Gaurkoan proiektu polit bezain interesgarria aurkeztu nahi dizuegu: KORRONTZI BENEFIC.



Proiektu honekin jasotako etekinak gaitz desberdinek jotako haurrak laguntzen dituzten "TDH-Gizakien Lurra" eta "Aitzina-Aefat" GKEei bideratuko zaizkie.

Proiektua, Durangoko Azokan lehenengoz salgai dagoen lan berri batekin eta abendu bukaeran eskeiniko dituzten 3 kontzertu bereziekin osatuta dago. Animatu zaitezte!

Kantu izugarri hau sortu dute, disfruta ezazue!